11/12/08

Zer da Hezkidetza?


Parekidea den Euskal Herri bat sortu nahi badugu, tresna garrantzitsua izango da Hezkidetza. Baina zer da horrenbeste entzun dugun Hezkidetza delako hori? Hezkidetza, hezkuntza sisteman parekidetasuna lortzeko metodologia didaktiko bezala definitu dezakegu. Bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den pertsonen hezkuntza litzateke. Irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balore, portaerak, e.a. kontuan hartu gabe hezitzea da. Pertsona autonomoak izateko, gure bizitza proiektuen jabe izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan, behar ditugun gaitasunak garatzea ahalbidetzeko helburuekin.
Gizon eta emakumeen arteko berdintasun eta ezberdintasunetatik eta bi ereduen, maskulino eta femeninoa, integraziotik abiatu behar deneko prozesua suposatzen du. Baturik eta banaturik, neskato eta mutikoei egindako giza sozializazio prozesua, zeinean helburutzat, jaiotzako jatorria eta sexua izandakoak izanik ere, garapen pertsonala bultzatzen duen jarduera sistematikoa ezartzen den, eraikuntza sozial komuna lortzeko. Parekidetasunaren ideologian oinarritzen da, baina haratago doa, askatasuna, ezberdintasuna eta elkartasuna gehituz.
Kontzientea den prozesu hezitzailea da, estereotipo sexualak alde batera utzirik ezberdintasun pertsonalak onartzen dituena. Bere gaitasun propioak ezagutzen dituzten pertsona autonomo, justu, kritiko eta solidarioak hezitzeko asmoz. Pertsonaren garapen integrala lortu nahi da.
Euskal Hezkuntza sistemak hezkidetza barneratu behar du
Hezkidetza barneratzen hasteko, kontuan izan beharreko aspektu batzuk dira honako hauek. Diagnostiko batetatik abiatuta, gabeziak identifikatuta, diskriminazioa eragiten duten faktore posibleetatik, hauek ezabatzeko lehen pausu bezala Minimoen Taula hau ikastetxeetako funtzionamendu osoan kontutan izaten hastea lehen pausu eraginkor bat litzateke.

No hay comentarios: